Sonia Reyes beasaindarra izan da G2H-ko lehenengo goierritarra
Bigarren Maider Urdangarin ataundarra eta hirugarren Barbara Martin zumarragarra izan dira.

Sekulako denbora eginez (15:17:54), pozik eta zoriontsu sartu da Sonia Reyes beasaindarra Beasaingo Loinazko San Martin plazako helmugara, G2Hko 88 kilometroak osatuu ondoren.
Bigarren eta hirugarren goierritarrak Maider Urdangarin ataundarra (16:29:24) eta Barbara Martin zumarragarrak (17:17:24) iritsi dira.