Uxue Frailek ere marka hobetuta irabazi du G2H-a
2015ean Silvia Triguerosek egindako denbora lau minutuan gainditu du.Bigarren emakumezkoa Elixabet Ursua izan da eta hirugarrena Amaia Otxoa.
Ehunmilen 10. urteurrena errekorren urtea dela esan daiteke. Korrikalarien eta boluntarioen kopuruari dagokionean marka guztiak hautsi badira ere, korrikalarien emaitzetan ere gauza bera gertatzen ari da. Gizonezkoetan bezala, emakumezkoetan ere, marka berria jarri du Uxue Fraile donostiarrak: 12:11:21. 2015ean Silvia Triguerosek egindako denbora lau minutuan gainditu du (12:15:34).
Bigarren emakumezkoa Elixabet Ursua irundarra izan da (13:51:43) eta hirugarrena, Amaia Otxoa donostiarra (14:07:02).
Uxue Fraileren asmoa 12 ordutik jaistea zen, San Adriandik aurrera joan ahala posible ikusten baitzuen helburu hori lortzea. Hala ere, azkenean, 12:11:21 egin izan du, eta Triguerosen denbora hobetuz.