Lore apaingarri ederrenei, saria

Aurreko ostiralean banatu zituzten Urretxuko eta Zumarragako udalek antolatzen duten Lore Sariketako sariak. Urretxuko irabazleak izan dira Mari Luz Gaston, Maria Peinado, Julio Elizondo, Miren Labarza eta Mari Carmen Cristobal; eta baserrietan, Kristina Sasieta,, Nekane Egia eta Coro Ariztegi. Zumarragako irabazleak izan dira Mari Carmen Artzelus, Maria Jesus Zabalo, Leonor Oses, Anjel Mari Etxaniz eta Maria Rosario Mendizabal; eta baserrietan Arkaiz Goitia, Lurdes Arrondo eta Lurdes Etxaniz. Zumarragako Zelai Arizti parkean egin zuten talde argazkia irudian.