Etxegabetzeen gaia dakar gaur Uztakaleko kale antzerkiak
Uztakaleren azken kale antzerki ikuskizuna egingo du gaur Barsanti antzerki taldeak. Kale gorrian antzezlana eskainiko dute 19:00etan, Kale Nagusian, Eroski inguruan. Emanaldi gehiena balkoi batean egingo dute. Adineko bikotea etxetik kaleratzen duten trantzea da antzezlanaren muina.
Ezkondu ondoren erositako etxebizitza utzi beharko dute Begoñak eta Marinok. Polizia etxeko balkoiaren azpian daukate, inguratuta daude. Epaileak kaleratu ditzaten agindua eman du. Bikotekide bakoitzak jarrera bat hartuko du. Begoñak egoera hori lehenbailehen amaitu dadin nahi du, baina ez ditu bere gauzak etxe barruan utzi nahi; Marinok, aldiz, amaierara arte borrokatu nahi du.