Legazpiko Junetorri autobusak zerbitzu bereziak egingo ditu Aztiriko jaietan
Abuztuan eta irailean egingo dituen zerbitzu bereziak ere zehaztu ditu Legazpiko Udaltzaingoak
Legazpiko auzoak lotzen dituen Junetorri autobus publikoak zerbitzu bereziak eskainiko ditu asteburuan Aztiriko jaien bueltan. Abuztuan eta irailean ere zerbitzu bereziak egongo dira hainabt ekitaldiren eta jairen harira.
Etzi eta igandean Aztirira joan etorrian ibiliko da autobusa. Honako ordutegietan egingo ditu irteerak Urtatza auzotik: 17:30-19:00 eta 20:30. Aztiritik aterako da 18:15ean, 19:45ean eta 21:15ean. Bestelakoan Junetorriak ohiko ibilbidea izango du.
Abuztu amaieran, Brinkolako jaiak ospatuko dituzte eta autobusak zerbitzu bereziak eskainiko ditu orduan ere. Abuztuaren 30ean eta 31n Urtatzatik aterako da ondoko ordutegietan: 17:30ean, 19:00etan eta 20:30ean. Brinkolatik irteerak 18:15ean, 19:45ean eta 21:15ean egingo ditu.
Artzain Eguna irailaren 1arekin ospatuko dute aurten eta Junetorriaren zerbitzu bereziak 10:30ean, 14:30ean, 17:30ean eta 21:47ean izango dira. Ondoren, Agorreko Santikutzak etorriko dira irailaren 14an eta 15ean eta orduan ohiko ibilbidea bi aldiz egingo du eta ordutegi bereziak Artzain Eguneko berberak izango dira.
Irailaren 14tik 20era Mugikortasun Iraunkorraren Astearen barruan zerbitzua ohikoa izango da, baina erabiltzaileek ez dute Junetorri autobusa ordaindu beharko. Irailaren 29an, Aizkorrin Barrena mendi martxa izango da eta Junetorria Brinkolatik irtengo da 14:00etan, 15:00etan eta 16:00etan.