Santa Fe festak antolatzeko bilera gaur izango da
ZALDIBIA // Zaldibiako Udala eta herritarrak urriko jai nagusien prestaketan hastera doaz. Santa Fe festen egitaraua eta ildo nagusiak erabakitzen hasteko, bilera deitu dute, gaurko. Karreane kultur etxean izango da, 18:30ean hasita.













