Aralarko «gatazka konpotzeko» lanerako prest dago Landarlan
Udal eta Foru hauteskundeen ostean, Landarlan Ingurumen Elkarteak erakunde eta alderdi politiko desberdinei Aralarko «gatazka konpontzeko lanean hasteko deia» luzatu die. Horretarako, «sektore ezberdinen interesen gainetik, Aralar Natur Parke eta Kontserbazio Bereziko eremuaren helburuek iparrorratza» izan behar dutela nabarmendu dute, «natur baliabideak babestea, kontserbatzea, leheneratzea eta hobetzea, bereziki, natur guneak eta flora eta fauna basatiak». Horrela, «legedian eta ikerketa zientifikoetan oinarrituz eta sektore ezberdinen kezkak eta iritziak kontuan izanik, elkarlanean oinarritutako kudeaketaren plangintzari heltzea ezinbestekoa» dela uste dute.
Hauteskundeen aurretik, Landarlan «gatazka konpontzeko prest» agertu zen, eta Enirio-Aralar mankomunitatera eta udaletara, foru Aadundira eta Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailera «aproposa izan daitekeen kudeaketa proposamen bat» bidali zutela argitu dute.