Iztueta eta Arruabarrenak irabazi dute Ordiziako XIII. esku pilota txapelketa herrikoia
Jaien atarian ospatu dira aurten ere txapelketako finalak, eta Iztueta eta Arruabarrenak osatutako bikotea 22-14 gailendu da Bergantino-Orbegozo bikotearen aurka. 30 bikotek hartu dute parte hiru maila ezberdinetan.
Urtero legez aurten ere arrakastatsua izan da Ordiziako esku pilota txapelketa herrikoia, hamairugarrena izan da aurtengoa. 30 bikotek hartu dute parte aurtengoan, eta esanguratsua izan da gazteen parte-hartzea. Txapelketak etorkizuna bermatuta duela dirudi.
Txapelketako lehen fase baten ondoren, hiru mailatan banatu zen txapelketa: A, B, eta C ligak; eta egun berean jokatu dira hiru ligetako finalak. C ligan Galparsoro-Aizpurua bikoteak mendean hartu zuten Regil-Lacalle bikotea; berriz, Rivera eta Armendariz gailendu ziren Harto eta Regilen aurka. Amaitzeko, final nagusiko garaile Iztueta eta Arruabarrena izan ziren, Bergantino-Orbegozo bikoteari irabazi ondoren.
- C liga: Galparsoro/Aizpurua 22-18 Regil/Lacalle
- B liga: Harto/Regil 19-22 Rivera/Armendariz
- Final nagusia: Iztueta/Arruabarrena 22-14 Bergantino/Orbegozo
Honez gain, Emaneurre taldeak Saioa Martinez de Olcoz omendu du, Realarekin kopa irabazi duen ordiziarra. Emaneurreren garaikurra jaso du eta berak egin du finaleko ohorezko sakea.
Hamargarren urteurrena
Emaneurre taldeak hamar urte bete ditu aurten, eta Hitzaro elkartearekin batera aurtengo Santa Ana jaietako pregoilariak izango dira.