Txikitero eta Tabernari Txintxoa omendu dituzte
Zazpigarren aldiz banatu dituzte sariak Ordiziako Txikiteroek. Pako Orbeak eta Mertxe Aizpuruak jaso dute Txikitero saria, eta Pako Saezek tabernariarena
Duela zazpi urte hasi ziren Ordiziako txikiteroak herriko tabernari eta txikiteroei omenaldia egiten. Batetik, tabernariek urteetan zehar egindako lana balioan jarri eta bestetik, gaur-gaurkoz galtzen ari diren txikiteroei ere «merezi duten tokia» emateko asmoarekin egiten dute
Nahita edo nahigabe, aurtengo omenaldia, ordiziar askorentzat, txikiteroak tartean, topaleku izan den taberna bat berriro ireki duten egunean egin dute. Asteazken arratsaldean izan zen. Olano taberna, azkeneko urteetan itxita egon eta gero eta berriztapen lan handi baten ondoren ireki zuten. Jende asko bildu zen bertan eta kanpoko aldean.
Inaugurazioaz gain, herriko txikiteroek omenaldiaren eguna zuten jarrita. Berandu, baina seguru eman zituzten sariak. Batetik, Pako Saez, Bustuntza auzoko El Nido tabernako arduradunari. Haren emaztea zenarekin, Maria Ibañezekin, ere gogoratu ziren eta harentzat ere izan zen omenalditxoa. Saezek jaso zituen oparien artean, diploma.
Bestalde, Txikiteroaren saria, beste Pako batentzat izan zen Kasu honetan Orbea abizena duena. Haren emazte Mertxe Aizpurua izan zen omenaldian.