Goierriko herri arteko autobus zerbitzua Bilman Busen esku da
Orain arte Goierriko Goierrialdea enpresak zeukan esleipena Bilman Busen esku gelditu da formalki. Aldundiak «ekonomikoki eskaintza onuragarriena» delako esleitu dio zerbitzua.
Goierriko herri arteko bidaiarien garraio publiko erregularraren zerbitzua formalki Bilman Bus SL enpresak hartu du. Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasun Departamentuak atzo argitaratu zuen kontratuaren formalizazio iragarki ofiziala. Hala, orain arte Goierriko Goierrialdea enpresak zeukan esleipena, egoitza Madrilen duen eta Iberiar penintsularen iparraldean eta ekialdean operatzen duen Bilman Busen eskura igaro da.
Esleipena Diputazioak 2018ko azaroaren 13an egin bazion ere, kontratua lehengo hilean egikaritu zuten, ekainaren 21ean.
Lizitaziora, zerbitzuaren oinarrizko aurrekontua 24.039.950 euroan atera zuen aldundiak, eta kontratua jaso duen enpresak 2,3 milioiko beherapena aurkeztu zuen: 21.679.967 euro jasoko ditu Goierriko bidaiarien autobus linea erregularra emateko. «Ekonomikoki eskaintza onuragarriena» aurkeztu duelako jaso du esleipena.