Rocka, punka eta dantzarako musika
Santa Ana jaiekin batera, musika eskaintza zabala antolatu dute Ordiziako gaztetxeak eta txosna batzordeak.
Ordiziako Santa Ana jaietako umeen asteburuaren barruan –umeei begirako ekitaldi asko dago larunbat eta igandean–, txosna batzordeak zein gaztetxeak tarte berezia eskaini diote musikari. Gaur gauerdian, Nazarenos del Norte Ordiziako taldeak eta Kilimak musika taldeak –irudian– kontzertua egingo dute txosnetan. Bihar, Goierriko Punk jaialdiaren barruan, sei taldek joko dute hiru orduan gaztetxean, eta gauean, atzera txosnetan, Bake Faltsua, Eztanda eta Streetwise igoko dira oholtzara.
Gaur, ostirala
- 00:00. Nazarenos del Norte eta Kilimak, txosnetan.
Larunbata
- 17:00-20:00. Goierri Punk jaialdia, gaztetxean. Taldeak: Zurrupurru, Soma Cult, Grasso, Ekeko el Perro, Neuronas Muertas eta Zure Etxai.
- 00:00. Bake Faltsua, Eztanda eta Streetwise, txosnetan