Zabaldu dute Segurako Dantza Txapelketan izena emateko epea
Urriaren 19an egingo dute Seguran Euskal Herriko Dantza Txapelketaren 43. edizioa. Harekin batera, 4. Dantza Eguna ere ospatuko dute.
Segurako Udalak eta Gipuzkoako Euskal Dantzarien Biltzarrak antolatuta, urriaren 19an egingo dute Euskal Herriko 43. Dantza Txapelketa. Jaialdia 18:00etan izango da, Segurako Baratze Pilotalekuan. Haren aurretik, Segurako 4. Dantza Eguna ere egingo dute.
Txapelketan parte hartu nahi duten dantzariek, dagoeneko eman dezakete izena; irailaren 19ra arteko epea izango dute horretarako. Bikoteka eta Euskal Herriko herri bat ordezkatuz, fandando eta arin-arin bana dantzatu beharko dute. Hamabi bikote baino gehiago aurkeztuko balira, urriaren 18an kanporaketa saioa jokatuko litzateke. Lehiaketaren oinarriak eta izena emateko orria ikusgai daude: