Atxilotu dute Beasaingo sexu erasoaren ustezko egilea
Joan den asteburuan Beasainen izandako sexu erasoaren egilea atxilotu du Ertzaintzak. Atxilotuak beste bost erasotan parte hartu duela uste dute
Beasainen izandako sexu erasoaren ustezko egilea atxilotu du Ertzaintzak. Atzo arratsaldean zabaldu zen berria ahoz aho, eta gaur baieztatu du Segurtasun Sailak. Atxilotuak Ertzain etxean dago, epailearen esku utzi zain. Atxilotuak azken bost urteotan beste bost sexu erasotan izandako partehartzea ere ikertzen ari dira.
Erasoa pasa den asteburuan izan zen, larunbat goizaldean. Beasaingo Udalak baieztatu zuenez, gizon batek emakumezko bat bortxatu zuen, udaletxetik gertu. Biktimak salaketa jarri zuen, eta Ertzaintzak ikerketa jarri zuen martxan. Lehen datuen arabera, gizonezkoak esprai bat erabili izan zezakeen neska lokartzeko.