Baxera berrerabilgarria osatzeko 1.150 edalontzi erosi berri ditu udalak
Baxera berrerabilgarria dauka udalak Legazpin egiten diren ekitaldietan harik eta hondakin gutxien sortzeko. Ekitaldietan desagertzen direnak ordezkatzeko egin dute erosketa
Legazpin egiten diren ekitaldietan erabiltzeko baxera berrerabilgarria erosi zuen udalak aspaldi. Hala, udalerriko ikastetxeek, elkarteek zein taldeek an- tolatzen dituzten jaietan, udalak haien eskura jartzen du baxera. Ekitaldi bakoitzean, aitzitik, %5-10 baxera pieza desagertzen dira eta hura osatzeko 1.150 baso eta 100 laban erosi ditu udalak.
Baxerak hartzen dituen piezak platerak, pitxarrak, mahai-tresna eta edalontzi txikiak, ertainak eta handiak dira. Baxeraren erabilpenaren helburua da ekitaldietan ahalik eta hondakin gutxien sortzea eta legazpiarrei baxerako piezak erantzukizunez erabiltzea eskatu diete udaletik. Pieza gehien txosnetan desagertzen direla diote. Udalak emandako datuen arabera, maiatzeko Santikutzetan 900 edalontzi baino gehiago desagertu ziren. Hortik erosketa berria.
Piezak itzuli
Baxera erabili ahal izateko udalak fidantza bat eskatzen die eskaera egiten dutenei. Fidantza ordainduta ere, baxera ez da osorik itzultzen eta legazpiarrei eskatu nahi diete edalontziak etxera eraman ez ditzatela eta dagokion tokira itzul ditzatela.