Espainiako poliziak pertsona bat atxilotu du Urretxun, Daesh-en propaganda egiteagatik
Daesh-en aldeko propaganda eta gorroto mezuak zabaltzea leporatuta, hiru lagun atxilotu ditu gaur poliziak, horietako bat, Urretxun.
Espainiako Poliziak hiru pertsona atxilotu ditu gaur, yihadismoaren aurkako operazio batean. Atxiloketak Urretxun, Ibarran eta Urnietan izan dira, denak ere doktrinatzea eta terrorismoaren goratzea leporatuta. Urretxuko atxiloketa, Iparragirre kalean egin dute. Poliziaren arabera, hiru atxilotuek talde bat osatzen zuten. Daesh-en propaganda kontsumitzen hasi zirela eta ondoren “gorrotoa eta indarkeria” sustatzen zituzten mezuak zabaltzeari ekin ziotela uste dute.