Garbitzaile lanpostu bat udalak hartuko du zuzenean
ATAUN // Ataungo kiroldegiaren garbiketaz enpresa bat arduratu izan da orain arte, baina udalak aurrerantzean garbitzaile lanpostu hori zuzenean kontratatzea erabaki du. Lan horretarako interesdunek Lanbiden eman behar dute izena, atzotik abuztuaren 16ra. Han emango diete baldintzen eta lanen berri. Irailaren 2an hasiko da lanean.












