Mari Karmen Ansorenak irabazi du lorez apaindutako leiho eta balkoien sariketa Ordizian
Inazia Lasak eta Josepa Murgiondok eraman dituzte bigarren eta hirugarren sariak.
Ordiziako balkoi eta leihoak lorez apainduta edukitzeak saria izan du lehenengo aldiz. Gaur egin dute sari banaketa udaletxean. Hiru izan dira sarituak. Josepa Murgiondo Euskal Herria kaleko 8 zenbakian bizi da eta berak jaso du hirugarren saria. Inazia Lasa, Nafarroa etorbideko 1ean bizi da eta berarentzat izan da bigarren saria. Lehiaketako sari nagusia berriz, Foruen pasealekuan bizi den M. Karmen Ansorenak eraman du.