Nazioarteko jaialdia, inoizko herrikoiena
Organo Barrokoaren 13. Nazioarteko Jaialdiko lehen kontzertuak aurreikuspenak gainditu ditu. Eliza jendez bete da; gehienak herritarrak.
Ataungo Organo Barrokoaren 13. Nazioarteko Jaialdiko kontzertu nagusiak aurreikuspen guztiak gainditu ditu. Larunbat arratsean, entzule asko joan ziren San Martin elizara, herrikoak inoiz ez bezainbat. Ana Belen Garcia organistak, Mixel Ducau eta Thierry Biskari musikariek, eta herriko Eate koruak hornitu zuten. Martin Aramendik aurkeztu zuen, alkate gisa jendaurreko lehen ekitaldia. Abuztuaren 4an (18:00) Andres Cea ariko da organoan.