Donostiako Musika Hamabostaldiko saio bat Ataunen
ATAUN // Andres Cea organo jotzaile andaluziarrak abuztuaren 4an Ataunen joko duen kontzertua Donostiako Musika Hamabostaldikoa ere izango da. Tourseko San Martin elizako organo barrokoan ariko da, 18:00etan, 13. Nazioarteko Jaialdia ixteko.












