Abuztuan ez da TAO-rik izango Beasainen
Abuztuan zehar TAO zerbitzua ez dela martxan egongo adierazi du Beasaingo Udalak. Irailaren 2an jarriko da berriro indarrean.
Uztaila amaitzearekin batera TAO zerbitzua ere amaitu da Beasainen, hilabete baterako behintzat. Kotxea aparkatzen dutenek ez dute ordaindu beharrik izango, ez erdigunean ez Ezkiaga auzoan ere. Irailaren 2an jarriko da TAO zerbitzua berriro indarrean.