Ipar eta Hego Euskal Herriko errugbi taldeak batuko dituen liga jokatuko da
Ipar eta Hego Euskal Herriko errugbi taldeak batuko dituen euskal errugbi liga berria abuztuaren 17tik irailaren 7ra jokatuko da. Ordiziako Altamira zelaiean izango da finala.
Euro Basque Rugby Challenge izena hartuko du euskal errugbi liga berri honek, eta iparraldeko eta hegoaldeko 7 talde bilduko ditu: Aviron Bayonnais, Biarritz Olympique-Pays Basque, Anglet, Hernani, Ordizia, Getxo eta Bera Bera. Lehiaketa Lakuako gobernuak eta Akitania-Euskadi-Nafarroa euroeskualdeak bultzatu dute.
Bi multzotan banatu dituzte taldeak. A multzoan Aviron, Hernani eta Getxo daude; B multzoan, berriz, Biarritz, Angelu, Ordizia eta Bera Bera. Ligaxkako partidak Abuztuak 17, 24 eta 31n jokatuko dira; eta multzo bakoitzeko lehenak Irailaren 7an Ordiziako Altamira zelaian jokatuko den finalera sailkatuko dira.