San Inazio egunaren ospakizun jendetsua Urbian
Urtero egiten duten modura San Inazio eguna ospatu zuten atzo Urbian. Zumarraundi izeneko bidea ixteak ez zuen eragotzi jende asko bertara hurbiltzea.
Egun berezia izaten da Uztailaren 31 Urbian, San Inazio eguna, alegia. Artzain eta mendizaleen ohiko jaia izaten da; Arabako eta Gipuzkoako partzuergoak eta Urbiko Fondak antolatua. Egitaraua gainerako urteetakoen nahiko antzekoa izan zen: 11:30etan meza nagusia, eta bazkaldu aurretik eta ondoren erromeria egon zen Fonda ondoan Miren, Agur eta Maiderren eskutik.
Jende asko hurbildu zen aurtengoan ere Fonda ingurura. Gainera, aurtengoak bazuen eragozpen bat, Zalduondoko Zumarraundi izenez ezagutzen den bidea itxita zegoen, eta ondorioz, ezin zitekeen autoz igo Urbira bertatik. Bidea egoera txarrean dagoela argudiatu du Zalduondoko udalak.