Altamirako errugbi eta futbol zelaia berrituta dago jada
Aurreko astean amaitu ziren zelaiaren berritze lanak. Errugbi federazioaren araudia betetzeaz gain, FIFA homologazioa ere badu zelai berriak.
Hiru asteren buruan amaitu dituzte Ordiziako Altamira zelaia berritzeko lanak, aurreikusitako epea baino lehen; eta gustura dira emaitzarekin. Errugbi federazioaren araudia jarraitzea eta FIFA homologazioa lortzea izan ziren lanak hasi aurretik jarri ziren helburuak, eta zenbait egokitzapen egin dira zelaian hori lortzeko.
Belarraren azpian oinarri elastikoa ipini da eta ondoren belar artifiziala zabaldu. Zelaiaren neurria ere apur bat txikiagoa da orain: futbolekoa 98×65 metrokoa, eta errugbikoa 113,8×65 metrokoa da. Belarrean dauden aspertsoreak erabiliko dira zelaia ureztatzeko.
Honez gain, biltegi berri batzuk ere sortu eta egokitu dira zelaiaren ondoan, kirol elkarte ezberdinek eskuragarri izan ditzaten. Errugbiko Nazioarteko Federazioa abuztuaren 16an da etortzekoa Ordiziara zelaia ikusi eta homologazioak emateko.