Giro ederra izan zen Gabirian mozorro egunean
Mozorro eguna zen atzo Gabirian, eta herritar ugari mozorrotu ziren horren aitzakian. Gauean, mozorro desfilea egon zen eta ikuskizun txikiak eskaini zituzten kuadrila batzuek.
Egun polita izan zen atzo Gabirian antolatua zutena, egitaraua goizeko 11:00etan hasten zen arren, hainbatek goizeko ordu txikiak arte luzatuko zuten gaua ziurrenik. Mozorro eguna zen atzokoa, baina mozorroez gain beste hainbat ekitaldi ere bazeuden antolatuta.
Meza nagusiarekin eman zioten hasiera egunari, 11:00etan; eta ondoren, 12:00etan, Ormaiztegitik Gabiriarako igoeraren XXVIII. edizioa lehiatu zen. Arratsaldean, txikienentzat puzgarriak izan ziren, baita altxorraren bila eta mozorro dantza. Bola eta toka txapelketak eman zioten honi jarraia, eta Bentazarreko mutiko alaiak taldeak kontzertua eman zuen kultur etxe azpian.
23:00etan dantzaldia hasi zen Fan&Go erromeri taldearekin, eta tartean, goizeko 01:00etan mozorro desfilea egon zen. Desfile honetan, gainera, hainbat kuadrilak ikuskizuna eskaini zuten. Herritar ugari animatu ziren mozorrotzera. Jarraian, gaueko desfileko bideo bat eta zenbait argazki: