Hiru goierritar izango dira Espainiako Itzulian
Larunbatean hastekoa den Espainiako Itzulian 3 txirrindulari goierritar izango ditugu: Gorka eta Ion Izagirre anai ormaiztegiarrak eta Alex Aranburu ezkiotarra.
Larunbatean, hilak 24, emango zaio hasiera Espainiako Itzuliaren aurtengo edizioari. Taldekako erlojupekoa izango da lasterketako lehen etapa; 13,4 kilometroko erlojupekoak Torreviejako gatzagak eta Torrevieja lotuko ditu. Irteera horretan izango dira hiru goierritar, Ion eta Gorka Izagirre anaiak, Astana taldearekin; eta Alex Aranburu ezkiotarra, Caja Rural taldearekin.
Larunbatean hasi eta Irailaren 15ean amaituko da Espainiako Itzulia, 3272,2 kilometro egingo dituzte txirrindulariek 21 etapatan banatuta. Ordekako 6 etapa izango dira, aldapan amaitzen diren 4, mendiko etapak 9 izango dira, eta bi erlojupeko. Bata taldekakoa, bestea, berriz, bakarkakoa.
Hiru asteko itzuli honen garailea Simon Yates izan zen iazkoan. Enric Mas eta Miguel Angel Lopez izan zituen podioan lagun, 2. eta 3. amaitu zuten sailkapen nagusian, hurrenez hurren.