Ostiralean hasiko dira Itsasoko San Bartolome jaiak
Abuztuaren 23, 24, 25 eta 31n ospatuko dituzte itsasotarrek herriko jaiak. Itsason denetik izango da lau egun horietan zehar.
Urtero San Bartolome egunaren bueltan ospatzen dira Itsasoko festak, abuztuaren 24aren inguruan. Aurtengoan ere hala izango da; dena den, bi astebukaeratan zehar izango dira jaiak. Egitarauean lau egun datoz: abuztuak 23, 24, 25 eta 31.
Lehen egunean, ostiralean, mus txapelketarekin emango diote hasiera eguneko egitarauari. Ondoren pilota expresa izango da eliza atarian eta amaitzeko Jun da Jo taldeak alaiturik herri afaria egongo da. Bigarren eguna, larunbata, San Bartolome eguna izaki, nahiko betea izango da. Meza nagusiarekin emango diote hasiera egunari, eta ondoren herriko ondareari buruzko emanaldia izango da. Altxorraren bila egongo da arratsaldean, Alaiki taldearen emanaldia eta zahagi ardoa. Gauen, berriz, Alaiki taldearen emanaldia berriro. Hirugarren eguna, igandea goizeko mezarekin hasiko da. Hau hilerrian izango da, 11:00etan. Ondoren toka lehiaketa izango da eta Rita antzerkiarekin emango zaio egunari amaiera. Festei amaiera abuztuaren 31n emango diote itsasotarrek. Arratsaldeko 16:30etan mendi bizikleta trabesia izango da, iluntzean paella txapelketa herrikoia, eta gauean Segan taldea.
Honakoa da San Bartolomeak ospatzeko prestatu duten egitaraua, ordutegi eta guzti:
Abuztuaren 23a, ostirala
- 16:00. Mus txapelketa
- 18:00. Pilota expres eliza atarian
- 21:00. Herri afaria Jun da Jo taldeak alaituta
Abuztuaren 24a, larunbata
- 11:00. Meza nagusia
- 13:00. Herriko ondareari buruzko emanaldia
- 18:00. Altxorraren bila
- 19:30. Alaiki taldea
- 21:00. Zahagi ardoa
- 22:30. Alaiki taldea
Abuztuaren 25a, igandea
- 11:00. Hilerrian meza
- 13:00. Toka lehiaketa
- 19:00. Rita antzerkia (Aitziber Garmendia eta Joseba Apaolazaren antzerkia)
Abuztuaren 31, larunbata
- 16:30. Mendi bizikleta trabesia
- 19:30. Paella lehiaketa herrikoia
- 23:00. Segan taldea