Xabier Martin Europako txapeldunorde 18 urte azpiko 7ko errugbian
Irlandak 26-12 hartu zuen mendean espainiar selekzioa Polonian lehiatu den 7ko errugbiko 18 urte azpiko Europako txapelketako finalean.
Argazkia: Espainiako Errugbi Federazioa Gorka Bueno donostiarrak gidatutako taldeak ezin izan zuen garaipena erdietsi Irlandako taldearen aurka. Xabier Martin goierritarra eta bere taldekideak zilarrezko dominarekin itzuli dira Poloniatik. Espainiar selekzioa 7-12 aurretik iritsi zen atsedenaldira, Xabier Martin eta Anton Legorbururen jokaldi bati esker. Atsedenalditik bueltan, ordea, irlandarrek ez zuten aukerarik utzi eta garaipena eskuratu zuten 26-12.
Txapelketa ona egin du Gorka Buenoren taldeak. Finalaurdenetan Portugal hartu zuten mendean 19-10, eta finalerdietan Georgia garaitu zuten 14-19, finalerako txartela eskuratuz. Partida hauen aurretik, multzoko gainerako taldeen aurka ere garaipenak eskuratu zituzten. Belgikaren aurka 33-0 lortu zuten garaipena, Lituania 31-7 menperatu zuten eta Alemaniaren aurka 19-14 irabazi zuten partida.













