Zegamako San Bartolomeak bihar hasiko dira
Bihar hasiko dituzte jaiak Zegaman eta igandera arte iraungo dute. 5 egun horietan zehar festa giro ederra izango da Zegamako kaleetan.
Abuztuaren amaierara hurbildu hala San Bartolomeak geroz eta gertuago dira. Goierrin bi lekutan ospatzen dira: Zegaman eta Itsason. Zegaman asteazken honetan dira hastekoak, eta bost egunean zehar egitarau bete-betea izango dute egunero.
Mozorro egunarekin hasiko dira festak asteazkenean, eta San Bartolome bigarrenaren ospakizunarekin itxiko dituzte aurtengo festak zegamarrek. Belea agurtuko dute eta urtebete itxaron beharko dute berriro San bartolome jaiez gozatzeko. Honakoa da egun hauetarako prestatua duten egitaraua:
Abuztuak 21, asteazkena. Mozorroen eguna.
- 9:30. Herritarren arteko txirrindu probak (2 urtetik 13 urtera artekoentzat) eta XLIX. Apeaderora Igoera, Jabier Berasategiren omenez XXII.a (14 urtetik gorakoentzat) Elkartu Nahi txirrindulari elkartearen laguntzarekin.
- 11:45. Jaietako pregoia. Koadrilak mozorroturik plazan elkartuko dira Iraunkorrak txarangarekin.
- 12:00. Jaien hasierako Belearen jaitsiera, txupina bota eta jaietako zapia jartzea.
- 14:00. Koadrilen bazkaria Elizondo plazan.
- 17:30. Herritarrentzat Bolo-jokoa. Herriko agintariek emango diote hasiera txapelketari.
- 18:00. XLII. Zegamako Futbito txapelketako finala.
- 19:30. Buruhandi eta erraldoien kalejira Iraunkorrak txarangarekin.
- 20:15. Mozorroen sari-banaketa. Mozorroen lehiaketan bi sari egongo dira: a) 18 urtetik gorakoentzat eta b) 18 urtetik beherakoentzat.
- 21:00-22:00 eta 00:00-03:00. Sukar taldearekin erromeria plazan.
Abuztuak 22, osteguna. Umeen eguna.
- 10:00. Elkarteen arteko paella lehiaketa, eskolako patioan.
- 11:00. Haur jolasak Kultur Etxeko plazan eta amaitzean sari banaketa.
- 13:00. Paella lehiaketako sari banaketa eta ondoren paella dastatzea.
- 15:30. LXXXVI. San Bartolome txirrindu froga afizionatuentzat (irteera).
- 18:30 inguru. Helmuga eta ondoren sari banaketa.
- 12:30-14:00 eta 19:00-21:00. Pintura, taila eta eskulanen erakusketa Kultur Etxean.
- 16:00-19:30. Puzgarriak Elizondo plazan.
- 19:00. Buruhandi eta erraldoien kalejira. Tobera musika eskolako trikitilariak.
- 19:30-21:30. Poteoa Zutik elektrotxarangaz gidaturik.
- 21:30. XV. Gazte Afaria Gazte Herexa elkarteak antolatuta. (Txartelak tabernetan salgai).
- 00:00-03:00. Oihan Vega DJ-arekin erromeria plazan.
Abuztuak 23, ostirala. Kuadrilen eguna.
- 11:00. Herritarren arteko Toka txapelketa. Izen-ematea 11:00-12:30.
- 13:00. Kuadrilak plazan elkartzea Joselontxo´s txarangarekin eta kalejira.
- 14:30. Kuadrilen arteko bazkaria Joselontxo´s txarangarekin Aitxuri Herri Eskolako patioan (Tikeak tabernetan salgai).
- 17:00. Dantza-lehiaketa Aitxuri Herri Eskolako patioan.
- 17:00. Bezpera nagusiak San Bartolome ermitan.
- 18:00. TOR Magoa, Hator Magiara ikuskizunarekin.
- 19:30. Kuadrilen kalejira buruhandi eta erraldoiekin batera Joselontxo´s txarangarekin.
- 21:00-22:00 eta 00:00-03:00. Guri 5 taldearekin dantzaldia plazan.
Abuztuak 24, larunbata. San Bartolome eguna.
- 10:00. Zegamako txistularien goiz eresia.
- 11:00. San Bartolome ermitatik parrokiara prozesioa herriko txistulari, dantzari eta agintariekin batera. Ondoren Meza Nagusia.
- 12:30. Soka-Dantza herriko agintarien eskutik.
- 13:15. 2018ko San Bartolome egunetik 2019kora bitartean jaio diren haurrei ongi-etorria.
- 13:30. Tobera Musika Eskolako dantza taldearen dantza-saioa herriko plazan.
- 12:30-14:00 eta 19:00-21:00. Pintura, taila eta eskulanen erakusketa Jabier Otaegi Kultur Etxean.
- 17:00. Apar-jaia Jabier Otaegi Kultur Etxeko plazan.
- 18:00. Pilotari federatuen pilota partidak Toki Alai pilotalekuan.
- 19:30. Erraldoi eta buruhandien kalejira herriko txistulariekin.
- 21:30. Herri afaria (Lumagorri oilaskoa eta Sant Sadurni d`anoiako cava, aurten Raventos i Blanc dastatuko da eskolako patioan).
- 21:00-22:00 eta 00:00-03:00. TXIMELETArekin dantzaldia plazan.
Abuztuak 25, igandea. San Bartolome bigarrena.
- 10:00. Urteko hildakoen aldeko Meza San Bartolome ermitan.
- 10:00-11:30. Probintziako bolo txapelketa Txarapeko bolalekuan.
- 12:30. Herri kirolak Jabier Otaegi Kultur Etxeko plazan.
- 13:30. Bertsolarien lehen saioa udaletxeko arkupean. Bertsolariak: Andoni Egaña, A.M. Peñagarikano eta Iñaki Murua. Gai-jartzailea: Amaia Agirre.
- 12:30-14:00 eta 19:00-21:00. Pintura, taila eta eskulanen erakusketa, Jabier Otaegi Kultur Etxean.
- 14:30. Bertso-bazkaria Ostatun. (Txartelak Ostatun salgai abuztuaren 23ra bitartean).
- 16:00. Plater-tiroa Otsaurteko Bentaren atzealdean Karraztarro Elkarteak antolatuta.
- 18:00. Bertsolarien bigarren saioa udaletxeko arkupean.
- 19:00. Sardina-jana eta sagardo-dastatzea, Jabier Otaegi Kultur Etxeko plazan.
- 19:30. Buruhandiak plazan.
- 22:45. Adio Beleari prozesioaren hasiera, Askatasunaren Etorbidetik abiatuta.
- 23:00. Adio Beleari.
- 21:00-22:00 eta 23:00-02:00. Joselu Anaiak taldearekin erromeria plazan.