Hasiera ederra eman diete festei Zegaman
Gaur hasi dira San Bartolome jaiak Zegaman, 5 egun iraungo dute aurtengoan eta mozorro egunarekin eman diote hasiera jaiei.
Gaur hasi dira Zegamako San Bartolomeak, 12:00etan izan den Belearen jaitsierarekin eman zaio ofizialki hasiera. Aurtengoan festek bost egun iraungo dute, gaurtik igandera. Mozorro eguna da gaur, eta mozorro ugari ikusteko aukera du Zegamara hurbiltzen denak.
9:30etan hasi da gaurko egitaraua, Herritarren arteko txirrindu probarekin (2 urtetik 13 urtera arteko parte-hartzaileekin) eta XLIX. Apeaderora igoerarekin, bigarren hau 14 urtetik gorakoentzat izan da. 11:45etan jaietako pregoia izan da, eta bertan elkartu dira kuadrilak mozorrotuta Iraunkorrak txarangarekin.
Aurrez aipatu bezala, jaiei hasiera 12:00etan eman diote ‘Belearen jaitsierarekin’, txupinazoa bota dute eta zegamarrek zapia jantzi dute. Koadrilen bazkaria 14:00etan izan da, Elizondo plazan. Arratsaldeari dagokionez, 17:30etan herritarrentzat Bolo-jokoa izan da, eta 18:00etan XLII. Zegamako Futbito Txapelketako finala.
Finalaren ondoren, 19:30ak aldera Buruhandi eta Erraldoien kalejira egon da Iraunkorrak txarangarekin. Mozorroen sari-banaketa 20:15etan izango da, eta bi sari izango dira: bata 18 urtetik gorakoentzat, eta bestea, berriz, 18 urtetik beherakoentzat. Amaitzeko, 21:00etatik 22:00etara eta 00:00etatik 03:00etara Sukar taldearekin erromeria izango da plazan.
Hona hemen arratsaldeko Futbito Txapelketako Finaleko zenbait argazki: