Koldo Ameztoi ipuin kontalaria izango da Maizpiden gaur gauean
Bere 'Kiliki eta Kalaka' ipuin kontaketarekin etorriko da Koldo Ameztoi. Gaueko 22:00etan izango da Maizpideko zineman.
Koldo Ameztoi 1952an jaio zen Arruetan, Nafarroa Beherean. Egun, ordea, Hazparnen bizi da. Ipuin kontalari izateaz gain, idatzizko narrazioan ere ibilitakoa da. Horren erakusgarri dira Dena dela…Lapurdiko eta Dena dela…Baxenabarreko bere lanak.
1983tik dabil ipuin kontalari gisa Koldo, eta ipuinak kontatzeaz gain; ipuin kontaketa jaialdi zenbaitetan ere egin du lan: Hitza Pitz Hazparnealdeko kontalari jaialdiaren antolatzailea izan zen edota Biarritzen antolatu zen Hitzemena jaialdiko aholkularia izan zen.
Eskainiko duen ikuskizuna, ‘Kiliki eta Kalaka’ gaueko 22:00etatik aurrera izango da, Maizpideko zineman.