Asier Etxeberria izan da azkarrena Zegamako lasterketan
LXXXVI. San Bartolome txirrindu frogako garailea Laboral Kutxako izan da, bigarrenari minututik gorako aldea atera dio.
Asier Etxeberria helmugan. / Argazkia: David Vallejo Zegamako San Bartolome txirrindu frogaren 88. edizioa zen gaur lehiatu dena, eta Asier Etxeberria izan da garaile bertan. Udako kriteriuma osatzen duten hiru lasterketetako lehena zen gaurkoa; beste biak bihar eta etzi lehiatuko dira, Elgoibar eta Gernikan, hurrenez hurren.
Lasterketak 114 kilometroko luzera zuen, eta Liernira bost aldiz igotzeaz gain (39,5; 54,5; 69,5; 84,5 eta 99,5. kilometroetan) helmugatik 4,5 kilometrora bigarren mailako mendatea den Barbarira igo dira.
Garailea, Asier Etxeberria, bakarrik iritsi da helmugara; bigarren sailkatuari minutu bat baino gehiago atera diolarik. Edes taldeko Sergio Hernandez izan da bigarrena, eta Caja Ruraleko Pau Llanerasek itxi du podiuma.













