Abuztuaren 28tik 31ra ospatuko dira Brinkolako festak
Brinkolako San Agustin jaiak abuztuaren 28tik 31ra ospatuko dituzte, hiru eguneko egitaraua prestatu dute aurtengo honetan.
Hiru eguneko jaiak antolatu dituzte Brinkolan San Agustin jaiak ospatzeko. Abuztuaren 28tik 31ra izango dira festak, eta hurbiltzen direnek egitarau eder batez gozatzeko aukera izango dute. Lehen egunean, abuztuak 28, 12:30etan meza egongo da eta ondoren jubilatu bazkaria Amuño elkartean.
Bigarren eguna ostirala izango da, abuztuak 30. Txupinazoa eta ikurriña jasotzea egongo da iluntzean, eta ondoren auzo afaria bertsolari eta trikitilariekin. Gauean, erromeria eta rock kontzertua egongo dira. Azken eguna, abuztuak 31 larunbata izango da. Egun honetan, goizean marrazki lehiaketa egongo da; arratsaldean, berriz, bola eta toka txapelketa, tortilla patata lehiaketa eta buruhandiak egongo dira. Gauean, erromeria eta txerri harrapaketa egongo da.
Hona egitarau osoa:
Abuztuak 28, asteazkena.
- 12:30. Meza eta jubilatuen bazkaria Amuño elkartean.
Abuztuak 30, ostirala.
- 21:00. Txupinazoa eta ikurrina jasotzea.
- Ondoren, auzo afaria bertsolari eta trikitilariekin.
- 23:30. Rock kontzertua geltokiko plazan.
- 00:00. Erromeria Armuño elkartean.
- 03:00. Legazpira itzultzeko autobusa.
Abuztuak 31, larunbata.
- 12:00. Marrazki lehiaketa.
- 17:00. Bola eta toka txapelketa.
- 17:30. Tortilla patata lehiaketa sardinaz, txistorrez eta sagardoz lagunduta.
- 18:00. Buruhandiak.
- 23:00. Erromeria.
- 01:00. Txerri harrapaketa.
- 02:30. Legazpira itzultzeko autobusa.