Aralar dokumentala 'Wildlife Conservation Film' festibalerako hautatua izan da
'Aralar: mundua leku den lurra' dokumentala New Yorken ospatuko den 'Wildlife Conservation Film Festival' jaialdiko sail ofizialean izango da.
Aralarren inguruko dokumentala, ‘Aralar: mundua leku den lurra’; festibal askotarako aukeratua izaten ari da. Duela aste batzuk bi festibaletarako hautatu zutela jakinarazi zuten: Bilboko XI. ‘Festival Internacional de Cine Invisible’ jaialdirako eta Saldutiškis hirian, Lituanian, antolatzen duten ‘Wolves Independent International Film Festival’ jaialdirako.
Oraingoan Ameriketako Estatu Batuetatik dator berri ona, New Yorketik zehazki. Bertan ospatuko den ‘Wildlife Conservation Film Festival’ jaialdiko sail ofizialerako hautatua izan baita. Festibal hau urriaren 18tik 20ra izango da, New Yorkeko Cinema Village Theater-en. Festibal honen helburua planetaren historia naturala eta biodibertsitatea mantentzeko lanean ari diren erakunde eta film sortzaileei beraien lana erakusteko aukera ematea da, eta hainbat film eta dokumental proiektatuko dituzte jaialdiak iraungo duen hiru egun horietan zehar.