Bertan behera gelditu da Ampo Ordizia eta Angeluren arteko partida
Bihar jokatu behar zuen Ampo Ordizia Rugby taldeak Angeluren aurka Lekarozen, baina arrazoi teknikoak direla eta partida ez da jokatuko.
‘Euro Basque Rugby Challenge’ lehiaketako lehen partida jokatu behar zuen Ampo Ordizia Rugby taldeak bihar Lekarozen, arratsaldeko 16:00etan. Aurrean, Anglet Olympique taldea eduki behar zuten. Azken hauek lehen taldeko jokalariekin eta spoir-ekin jokatzekoak ziren.
Partida azkenean bertan behera gelditu da sare sozialetan Ordizia Rugby taldeak jakinarazi duenez, eta partida noiz jokatuko den ez dute jakinarazi oraingoz. Lehiaketa honetako bigarren jardunaldian Biarritz Olympiqueko spoir taldearen aurka lehiatuko dira. Aguileran jokatzen dute, abuztuaren 30ean, 20:30etan.