Gaur hasiko dira Itsasoko festak
Gaur emango diete hasiera Itsasoko San Bartolome jaiei. Gaurko egunez mus txapelketa, pilota partidak eta herri afaria izango dituzte.
Argazkia: Itsasoko jai batzordea. Itsasoko San Bartolome jaiak gaur hasiko dira, eta bi asteburutan zehar ospatuko dituzte itsasotarrek aurtengoan. 4 egunetako egitaraua dago prestatuta festetarako, eta abuztuaren 31 izango da festetako azken eguna.
Gaur arratsaldean hasi dituzte festak, 16:00etan zehazki, orduan hasi baita Mus txapelketa. Ondoren, 18:00etatik aurrera pilota partidak izango dira eliza atarian; eta eguna ixteko herri afaria dago prestatuta Jun da jo taldeak alaituta.
Bihar, berriz, San Bartolome eguna izanik, egun osoko egitaraua dute. Goizeko 11:00etan meza nagusia izango da egunari hasiera emateko, eta 13:00etan herriko ondareari buruzko emanaldia egongo da. Arratsaldean, 18:00etan, altxorraren bila egingo dute; eta 19:30etan Alaiki taldearen emanaldia hasiko da. 21:00etan Zahagi ardoa izango dute hurbiltzen direnek, eta egunari amaiera emateko arduradunak Alaiki taldekoak izango dira, 22:30etan hasiko dira.













