Kuadrila eguna da gaur Zegaman
Zegamako San Bartolome jaietako hirugarren eguna den honetan kuadrila eguna ospatuko dute zegamarrek. Egun osoko egitaraua dute prestatuta.
Azken bi egunetan festetan murgildurik egon da Zegama, eta gaurkoan ere ez da gutxiago izango. Jaietako lehen eguna asteazkenean izan zen, mozorro eguna; eta atzo, berriz, umeen eguna izan zen. Festen erdian daude zegamarrak, gaurkoaz gain beste bi egun gelditzen baitira oraindik.
Herritarren arteko Toka txapelketarekin hasi dute eguna goizean, 11:00etan hasi da. Ondoren, kuadrilen juntadizoa egon da 13:00etan Joselontxo´s txarangaren laguntzaz, eta kalejira egin dute. Honen ondoren kuadrila bazkaria izan da Aitxuri Herri Eskolaren patioan, hau ere Joselontxo´s txarangak alaituta. Arratsaldean, 17:00etan hasita, dantza-lehiaketa egon da Aitxuri Eskolako patioan; eta ordu berean, bezpera nagusiak izango dira San Bartolome ermitan.
18:00etan, TOR magoa egongo da, bere Hator magiara ikuskizunarekin. 19:30etan, kuadrilen kalejira izango da Joselontxo´s txarangarekin eta buruhandi eta erraldoiekin. Eguna amaitzeko, 21:00-22:00etara eta 00:00-03:00etara Guri 5 taldearen kontzertua eta dantzaldia izango dira.