Bertso-afaria ostegunean Maizpiden Iker Zubeldia eta Iban Urdangarinekin
Lazkaoko Maizpide euskaltegiko 45. Uda Ikastaroen barruan kultur egitarau zabala prestatu dute, eta bertso-afari honekin emango diote amaiera abuztuari.
Maizpide euskaltegian, 45. Udako Ikastaroekin dabiltzan honetan, ikastaroak laguntzeko kultur egitarau zabala antolatu dute uztail, abuztu eta irailerako. Uztailean, goierriko bertsolari gazteekin saioa , Sukarra 37 taldearen kontzertua, Rita antzezlana edota Triki bertso-poteoa antolatu zituzten.
Abuztuan ere kultur egitarauekin jarraitu dute, lehen hastean Iñaki Perurenaren emanaldia izan zen; abuztuaren 14ean ATX Teatroaren eskutik Tomiris: Mendeku zilegi baten istorioa ekarri zuten, eta aste honetan Koldo Amestoy ipuin kontalaria izan da.
Abuztuari amaiera emateko, Iker Zubeldia zegamarra eta Iban Urdangarin ataundarra ekarriko dituzte bertso-afarirako. Afaria Maizpideko jangelan izango da ostegunean, hilak 29, 21:00etatik aurrera.
Abuztua amaitu arren, iraila ere indartsu dator. Irailaren 4ean Ines Bengoa ipuin kontalaria etorriko da, hilaren 12an beste bertso-afari bat izango da, bigarren honetan Mikel artola eta Anjel Mari Peñagarikano izango dira kantuan. Abuztuaren 18an, berriz, Hiromi Yhasida eta lagunak izango dira Maizpiden, Japoniako ipuinekin. Azkenik, udako egitaraua amaitzeko, Maizpideko zineman ikus-entzunezko bat izango da: Denbora izeneko leku bat.