Gaur jokatuko da Bilboko Aste Nagusia Torneoko finala
Jon Ander Albisu ataundarra eta Unai Laso, Jokin Martija eta Beñat Rezustaren aurka lehiatuko dira Bilboko finalean.
Ostegunean lortu zuten finalerako txartela Jon Ander Albisuk eta Mikel Urrutikoetxeak, baina azken honek lesio bat duela eta azkenean Unai Laso nafarrak jokatuko du zaratamoko pilotariaren ordez. Osteguneko finalerdian 22-7 menderatu zituzten Olaizola II.a eta Mariezkurrena II.
Aurkari Altuna III.ak eta Rezustak osatutako bikotea izango dute, hauek atzoko finalerdian garaitu zituzten Elezkano II.a eta Ladis Galartza, 22-19. Jaialdia gaur, arratsaldeko 18:00etan hasiko da, Bilboko Bizkaia pilotalekuan.
Lehen partidan ere izango da goierritarren presentzia, izan ere Beñat Garmendia beasaindarrak jokatuko du Joseba Ezkurdiarekin batera, Agirre eta Mariezkurrena II.aren aurka.