San Bartolome eguna gaur Zegaman
Festetako egun handienetakoa ospatuko dute gaur Zegaman, San Bartolome eguna. Txistularien goiz eresiarekin hasi dute eguna.
Duela bi urteko soka-dantza. / Argazkia: Maialen Igartua Patroiaren eguna ospatuko dute Zegamako jaietako laugarren egun honetan, egun osorako egitaraua dute prestatuta. Egunari goizeko 10:00etan eman diote hasiera, herriko txistularien goiz eresiarekin; eta ondoren San Bartolome ermitatik parrokiara prozesioa herriko txistulari, dantzari eta agintariekin batera. Honen ostean meza nagusia izango da.
Meza nagusiaren ondoren, herriko agintariek soka-dantza egingo dute; eta 2018ko San Bartolome egunetik aurtengora jaio diren haurrei ongi-etorria egiteko unea izango da hurrena. 13:30etan, Tobera Musika Eskolako dantza taldearen dantza-saioa herriko plazan. Bien bitartean pintura, taila eta eskulanen erakusketa izango da Jabier Otaegi Kultur Etxean 12:30etatik 14:00etara, hau arratsaldean ere irekita egongo da 19:00etatik 21:00etara.
Arratsaldeko 17:00etan apar jaia izango da Jabier Otaegi Kultur Etxeko plazan; eta pilotari federatuen pilota partidak etorriko dira honen ondoren, Toki Alai pilotalekuan jokatuko dira partidak. 19:30etan erraldoi eta buruhandien kalejira izango da herriko txistulariekin; eta 21:30etan herri afaria eskolako patioan. Tximeleta taldea izango da gaua alaitzeko arduraduna.
Hona hemen egun osoko egitaraua:
- 10:00. Zegamako txistularien goiz eresia.
- 11:00. San Bartolome ermitatik parrokiara prozesioa herriko txistulari, dantzari eta agintariekin batera. Ondoren Meza Nagusia.
- 12:30. Soka-Dantza herriko agintarien eskutik.
- 13:15. 2018ko San Bartolome egunetik 2019kora bitartean jaio diren haurrei ongi-etorria.
- 13:30. Tobera Musika Eskolako dantza taldearen dantza-saioa herriko plazan.
- 12:30-14:00 eta 19:00-21:00. Pintura, taila eta eskulanen erakusketa Jabier Otaegi Kultur Etxean.
- 17:00. Apar-jaia Jabier Otaegi Kultur Etxeko plazan.
- 18:00. Pilotari federatuen pilota partidak Toki Alai pilotalekuan.
- 19:30. Erraldoi eta buruhandien kalejira herriko txistulariekin.
- 21:30. Herri afaria (Lumagorri oilaskoa eta Sant Sadurni d`anoiako cava, aurten Raventos i Blanc dastatuko da eskolako patioan).
- 21:00-22:00 eta 00:00-03:00. TXIMELETArekin dantzaldia plazan.













