CAFeko langileek Patxi Epelde oroitu dute
Amiantoaren kaltetuei eskeinitako eskulturaragatik oroitu nahi izan dute CAFeko langileek Patxi Epelde artista zendu berria.
Beasaingo CAF enpresako langileek ere gogoan izan dute Patxi Epelde artista, atzo hil zela jakin eta gero. «Duela 10 urte langileen mobilizazio handi baten ondoren Amioantorenei eskultura inauguratu» zuten. Eskultura horren inguruan «amiantoaren hildakoak gogoratu, enpresa eta instituzioen pasibotasuna salatu eta CAFekoak eta beste enepresetako biktimak izan diren langileen errekonozimendua eta indemnizazioa izango den funts baten sorrera aldarrikatu» dute urtez urte.
Epeldek, Amiantorenei eskulturarekin «langileok amiantoaren inguruan genuen sentipena era artistikoan islatu zuen eta horregatik bere lanari eta bere borrokari merezitako omenaldia eskaini nahi» diote. Amiantorenei, aspalditik Ordizian bizi zen artistaren obra kuttunetakoa zen. Beasaingo CAF enpresaren ataritik gertu dago eta 2009ko apirilean inauguratu zuten.