Feli Arrese albaitari nafarrari omenaldia egingo diote Artzain Egunean
Gipuzkoako Artzain Eguna ospatuko dute igandean Legazpin. Arrese albaitariaren lana goraipatuko dute.
Feli Arrese (Olazagutia, Nafarroa) albaitariari omenaldia egingo diote igandeko Gipuzkoako Artzain Egunean, Legazpin. Omenaldi gehiago izango dira, baina Arreserena, emakumea izanik, berezia da artzaintzaren munduan emakumeek izandako beste rol bat agerian utziko baitu; hain zuzen, albaitariarena. Artzain familia batean jaio eta hazi zen Arresen, artzain eta ardi artean hezi ere bai. 37 urteetako jardunean makina bat artegietan ibilitakoa da eta Arresek ardi latxaren programaren hobekuntzan egindako lana azpimarragarria da. Legazpin omenaldia jasoko du 13:00etatik aurrera egingo duten sari banaketan eta omenaldi sortan.