San Gregorio festan da, gaurtik
Bost eguneko egitaraua antolatu dute Ataungo auzoan. Kuadrillen eguna bihar ospatu, eta haurrena eta mozorroena zapatuan dute. Gazteek hartu dute antolakuntza aurten
Antolakuntza taldea aldatuta eta gazteriaren indar berria sartuta datoz aurten Ataungo San Gregorio auzoko festak. Gaur hasiko dira, txupinazoa botata. Erreka jaitsiera ere eskaini dute lehen egunerako, inork bustialdi bat hartu nahiko balu. Kuadrillen eguna bihar dute, ohitura den bezala goitik behera zuriz jantzita. Umeentzat zuzendutako saio ugari zapatuan bildu dituzte, baita mozorrotuena ere. San Gregorio eguna asteartean da, irailaren 3an, itxiera aurten.
Belaunaldi aldaketa izan da festen antolakuntza taldean. «Orain arte helduagoak aritu dira, eta haiek utzi eta guri eman digute txanda. Aurten jada erabat gazteek antolatu ditugu festak. Larri samar ibili gara hasieran, baina moldatu gara. Datorren urteetan, hobeto», azaldu du taldeko Unai Oiarbidek. Sei lagun aritu dira prestaketan, eta haurren gurasoen laguntza ere izan dute, umeen ekitaldietan.
Denetariko osagaiak
Antolatzen berriak izan arren, aurreko urteetako egitura mantendu dute. Kontzertuak ostiral eta larunbat gauetan izango dira. Maite zaituztegu ekitaldirako ere ikuskizun berria prestatuko dute; atzo zuten entsegua.
Denetariko ekitaldiak izango dira, adin guztietakoentzat. Hau da datozen egunetako egitaraua: