Desfibriladore bana kokatu dute Alegin eta udaletxean
ITSASO // Alegiko elkartean bat eta beste bat Itsasoko udaletxeko atarian, guztira bi desfibriladore kokatu dituzte Itsason, eta bihotz-birika bizkortze ikastaro bat ematea ere aurreikusi dute. Gailu horiek, deskarga elektriko baten bitartez, bihotza berriro bere funtzionamendu egokira itzularaz dezake. Bihotza gelditzea bat-bateko heriotzen kausarik ohikoena da.













