Legazpi eta Brinkola arteko autobus zerbitzua egongo da San Agustin jaietan
San Agustin jaiak ospatzen dituzte Brinkolan asteburuan, eta Legazpiko Udalak autobus zerbitzu berezia jarri du. Junetorrik ostiralean eta larunbatean emango du zerbitzua. Goizaldean ere izango dira autobusak, jai batzordeak jarritakoak.
Autobus zerbitzu berezia izango da asteburu honetan Legazpi eta Brinkola artean, auzo horretan ospatzen ari diren San Agustin jaiak direla eta. Autobus bereziak gaur ostirala eta bihar larunbata izango dira. Udalak zerbitzuen ordutegia jakinarazi du: Urtatzatik 17:30ean, 19:00etan eta 20:30ean aterako da autobusa Brinkolarantz, eta Brinkolatik 18:15ean, 19:45ean eta 21:15ean Legazpirantz, bi egunetan.
Gauetan ere izango da autobusik, baina Brinkolako jai batzordeak antolatuta. Goizeko 03:00etan irtengo dute Brinkolatik gaur eta bihar.
Brinkola jaietan murgilduta dago asteazkenetik, eta egun bateko etenaren ondoren, gaur eta bihar ere izango dira ekitaldiak. Hemen egitaraua:
Ostirala, abuztuak 30
- 21:00. Txupinazoa eta ikurrina jartzea.
- 21:00. Auzo afaria Armuño elkartean, Joseba Barandiaran, Axier Iriondo eta Aitor Esteban bertsolariekin eta Elustondo anai-arreba trikitilariekin.
- 23:30. Rock emanaldia Legazpiko Browstons eta Kontuz Erromeriya taldeekin, geltokiko plazan.
- 24:00. Erromeria Armuño elkartean Elustondo trikitilariekin.
- 03:00. Legazpira itzultzeko autobusa.
Larunbata, abuztuak 31
- 12:00. Marrazki lehiaketa. Lanak Armuño elkartean egongo dira ikusgai jaietan zehar.
- 17:00. Bola eta toka txapelketen hasiera.
- 17:30. Tortilla patata lehiaketaren hasiera eta umeentzako jolasak. Ondoren, sardina, txistorra eta sagardo dastaketa.
- 18:00. Buruhandiak.
- 19:30. Gazteen sokamuturra.
- 23:00. Rock emanaldia geltokiko plazan: Legazpiko La Toga eta Nekrobabies eta Andoaingo WC Grooves.
- 02:30. Txerri harrapaketa 4.0. Irabazlearentzat 60 euro.
- 03:00. Legazpira iltzultzeko autobusa.