65 lagunek parte hartu dute Itsasoko mendi bizikleta trabesian

Gaur arratsaldean Itsasoko mendi bizikleta trabesiaren 19. edizioa egin dute. Inaxio Larrañagaren oroimenez antolatzen den martxa honetan 65 txirrindularik parte hartu dute. 22,78 kilometroko ibilbidea osatu dute eta amaieran opariak zozkatu dituzte parte hartzaileen artean.