Ataungo San Gregorio auzoan Haur Eguna ospatzen ari dira
San Gregorio jaiak ospatzen ari dira izen bereko Ataungo auzoan. Festak ostegunean hasi ziren eta gaur Haur Eguna ospatzen ari dira. Goizean jolasak egon dira eta ondoren haurrek bazkaria egin dute. Ataungo 125 haurrek parte hartu dute. Une honetan puzgarrietan jolasten ari dira. Ondoren, 18:00etan, askaria egongo da. 19:00etan mozorro festa egongo da, 21:00etan oilasko jana eta 00:30ean kontzertua, Marlik eta Zirkiñik Ez taldeekin.
Biharko ere ekitaldiak antolatu dituzte: 11:30ean pilota partidak egongo dira, 12:00etan kantu-poteoa Eate abesbatzarekin, 18:00etan Otsoak dantza taldearen saioa, 20:00etan Jon Antza eta Kattalinen kontzertu akustikoa eta 20:30ean gazta dastaketa.
Festak asteartean amaituko dira, San Gregorio egunarekin. 10:00etan meza egongo da eta ondoren salda banatuko dute. 12:00etan toka txapelketa egongo da, 14:30ean herri bazkaria eta 18:00etan mus txapelketa.