Giro bikaina Porru kaleko jaietan
Gazte lokalen arteko harremana sendotzeko eta herriko gazteak elkar ezagutzeko helburuarekin, gazte lokaletako gazteek Porru kaleko festak antolatu dituzte bigarrenez. Festak atzo hasi ziren. Mus txapelketa, sagardo dastaketa eta musika egon ziren. Mus txapelketan 31 bikotek parte hartu zuten. Aitor Urteagak eta Alan Diezek irabazi zuten.
Gaur bazkari herrikoia egin dute pilotaleku txikian. Bazkalondorenean, 17:30ean, Porru Sariak banatuko dituzte, Aratz Igartzabal eta Maialen Akizu bertsolariek lagunduta. Asteburuko festarekin amaitzeko, 18:30ean, Zuttik elektro txarangarekin poteoa egingo dute gazteek.