San Agustin jaiak ospatzen ari dira Brinkolan
Legazpiko Brinkola auzoan San Agustin jaiak ospatzen ari dira. Atzo auzo afaria, bertsolari eta trikitilarien saioak, rock kontzertua eta erromeria egon ziren. Gaur marrazki lehiaketa, bola eta toka txapelketa, tortilla patata lehiaketa eta haurrentzako jolasak egon dira. 19:30ean sokamuturra egongo da eta 23:00etan rock emanaldia. Legazpiko La Toga eta Nekrobabies taldeek eta Andoaingo WC Grooves-ek joko dute. 02:30ean txerri harrapaketa egingo dute. 03:00etan autobusa egongo da Legazpira itzultzeko.