Beasainmendiko auzotarren egun handia
Beatxurreta baserriko Juanito Elorza eta Ana Beitia omendu dituzte.
Beasainmendiko auzotarrentzat egun handia izan zen atzokoa. Beste behin ere, festa egitarau borobila prestatu zuten, Beasainemendiko baserritarrek eta kaletarrek bat eginez. Eguraldi iragarpenak euria egingo zuela bazioen ere, hezetasun handia bai, baina euririk ez zuen egin. Honela, adin desberdinetako beasaindarren topakeluko izan zen Agortako festa gunea, batzuk oinez joanda eta besteak autoan igota.
Protagonistei dagokionean, Mikel Beunza eta Sara Alonso Usurbeko lasterketako irabazleak izan ziren. Omenduen artean, berriz, Beatxurreta baserriko Juanito Elorza eta Ana Beitia. Eta larunbateko auzotarren mus txapeldunak, Aritz Aranburu eta Arkaitz Goikoetxea.
Gainerakoan, herri kirolak, bertsolariak, bazkaria, haur jolasak eta erromeria izan ziren Agortan.