Segurako, Mutiloako eta Zeraingo erromesak elkarrekin joan dira Arantzazura
Erromes asko oinez joan dira Arantzazuraino.
Urteroko ohiturari eutsiz, hainbat eta hainbat segurar, mutiloar eta zeraindar Arantzazura joan dira erromes Arantzazura asteburuan. Batzuk oinez, eta autobusez edo autoz besteak, tradizioa berritu dute Goierriko hiru herrietako erromesek. Herri bakoitzak bere erromesaldia antolatzen badu ere, larunbatean, 16:30ean, guztiak Urbian elkartu eta familiako argazkia atera ondoren, Arantzazura joan ziren oinez elkarrekin.